2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

JORDI ADELL (Konpetentzia digitala)


Konpetentzia informazionala, ez datza soilik informazioa bilatzean, baizik eta, informazio hori sailkatu, enuntziatu, kritikatzean... Esan  behar da, ordenagailuaz gain, mugikorrak, kamarak eta beste hainbat aparagailu barne sartzen direla.

Baina, kritikoak al gara informazioa aukeratzerako orduan? Askotan, badago interneten irakurtzen duen  guztia sinesten duen jendea, eta nire ustetan, kriteriorik ez duena.

Badaude hiritar digitalak, mundu honetan bizi ez direnak eta bizitza errealarekin nahasten dutenak. Honelako jendea, gehienetan, gaztea izaten da eta uneoro sare sozialetan egiten hari direnaren argazki edo komentario bat igotzen dute. Baina, errealitatean, haien bizitza ez da erakusten duten bezalakoa. Horregatik, bakoitzak bere mugak ipini behar ditu. 



Gazteak, askotan, ez dira ohartzen etorkizunean zenbait argazki igotzeak ekar ditzazkeen ondorioetaz, honengatik, eskolak haurrei eta gazteei hiritar digital on bat izaten informatu eta erakutsi behar diete.
Hala ere, eskolaz gain, familiak funtzio garrantzitsu bat betetzen du teknologien ikaskuntzan, etxean teknologiekin denbora asko ematen dutelako gazteek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina