2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

GEOLOKALIZAZIOKO ETA / EDO GEOERREFERENTZIAZIOKO PROGRAMA EDO WEB-ZERBITZUA

Gaurkoan geolokalizazio gaia hartuaz, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Ondorengo sarrera honetan, gehienok ezaguna dugun Google Maps-i buruz hitz egingo dizuet.


Lan hau taldean egin behar genuenez, nire blogean nik eginiko zatia izango duzue eskuragai, hau da, gure aukeraketari (Google Maps) dagokiona, baina aurrerago nire taldekideek eginikoa ikusteko link-ak ere jarriko ditut.

Zuen gustukoa izango dela espero dut!


ZER AUKERATU DUGU? ZERGATIK?

Aztertu ditugun aplikazio ezberdinen artean Google maps izan da erabilgarriena. Funtzio asko betetzeko ahalmena dauka, eta grafiko aldetik osoena eta garatuena iruditu zaigu. Gainera, Google App-ak direnez, geure kontu pertsonalarekin konektatu eta pertsonalizatu dezakegu. Ez hori bakarrik, internet konexioa duen beste edozein aparaturekin (mugikorrak, tablet-ak…) ere konektatu daiteke. 



Erabilpenari dagokionez, errazena eta sinpleena iruditu zaigu eta eskola ezberdinetan jolasteko baliabide egokia dela deritzogu.







1.- Geziak: ikuspegia iparraldera, hegoaldera, ekialdera edo mendebaldera mugitzeko. Eta eskua azken emaitzara itzultzeko


2.- Street View: kaleko irudiak ikusteko

3.- Zooma: maparen erdialdeko irudia gerturatzeko edo urruntzeko

4.- Hurbiltzeko irristailua: irudia progresiboki hurbiltzeko edo urruntzeko



  • Leku zehatzaren kokapena bilatzeko honako bilaketa formatua jarraitzen ahalegindu behar da: “Helbidea, hiria, estatua/probintzia” edo “Helbidea, hiria, posta-kodea”
  • Testu-koadroan klikatu, bilatu nahi den lekua idatzi eta “Bilatu mapak” botoia sakatu.
  • A” testu-koadroan jatorrizko lekua idatzi, helmuga “B” testu-koadroan eta “Nola iritsi” botoia sakatu
  • Agian Google Maps-ek eskatutakoarekiko kokapen ezberdinak edo zehatzagoak aurkituko ditu, kasua hori bada, sakatu helbide zehatza
  • Gainera, ibilbidea “Autoz” edo “Oinez” eska daiteke, nahiz eta bigarren hori oraindik probako bertsioa izan
  • Kokapenaren arabera, Google Maps-en ikuspegi desberdinetara sar daiteke. Hauek dira erabilienak:
  • Mapa: errepide, parke, muga eta abar agertzen dituen ohiko mapa azaltzen da. Sartzean lehenetsita aurkituko duzun ikuspegia da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina