
Beraz, konpetente digitala izatea informazioa bilatu, informazio hori analizatu, tratatu eta benetan kritikoak izatean datza. Hau da, teknologiak eta sare sozialak nola erabili nahi ditugun jakitea garrantzitsua da.
Nola erakutsi konpetenteak izaten?
Ikastoletan haurrak teknologiekin konpetenteak izatea oso garrantzitsua da, geroz eta gehiago. Izan ere, egunerokoan ikusten dugun bezala, teknologia oso azkar aurrera egiten du. Beraz, oso baliotsua egingo zaie haurrei teknologiak ongi dominatzea. Honako zerrenda honetan, konpetente izateko ariketa interesgarriak daude,
-Adibidez, hiztegi bat sortu hitzekin word eta wikipedia erabiliz.
-Blog bat sortu, proyektuak, berriak, linkak.. ipiniz.
-Beste ikasleekin foroak sortu, haien artean harremanetan ipintzeko.
-Bideoak egin, editatu eta konpartitzen ikasi.
-Informazioa bilatzen ikasi eta bilaketa horren sailkapena egin, informazio baliotsua zein den erakutsiz.
-Eskolen arteko harremanak sortu.
-Bideokonferentziak egin.
-Tutoritzak interneten bidez egin.
-WebQuest (proiektuak).
-Klase birtualak egin.
-Arbela dijitala.
Hala ere, ariekta guzti hauek egin eta gero, edota makina hutsa erabiltzeak ez du esan nahi konpetentea izango denik ondoren. Lehen aipatu dudan bezala, esperientzia eta denbora behar da, eta klasean noizbehinka horrelako ariketak egiteak konpetentea izaterako bidean ipintzen gaitu. Baino bide hori, oso luzea da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina