SAIO TEORIKOAK

Irailaren 16a.

IKT-ko saio hau bi zatitan banatu dugu. Izan ere, lehenengoan, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin dugulako eta bigarrenean, aldiz, La promesa digital bideoa ikusi dugulako. Horregatik, sarrera honek aipatutako bi zatitan bananduta egongo da.

BIG BANG DATA PROIEKTUA:

Proiektu hau, politika, arte, ikerketa berrikuntzan eta gure inguruan dauzkagun datuen fenomenoen inguruan mugitzen da.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da, gure egunerokoan etengabean datuak sortzen ari garela. Bai, GPSA-a erabiltzen dugunean, bai interneten nabigatzerakoan edota bankuko eragiketetan…    Sortzen ditugun datu guzti hauek, sektore sozial eta ekonomiko asko aldatzen dituela esan beharra dago eta hau da proiektuaren abiapuntua, hain zuzen ere.

(CCCB) Centro de Cultura contemporanea de Barcelona eta Telefonika izan dira erakusketa bultzatu duten fundazioak. Hau bera, maiatzaren 9tik azaroaren 16 arte egon zen bertan.  Erakusketa honetan Big Bang datari buruzko gogoeta bat egiten dute eta horrek izan ditzazkeen arriskuak azaldu dituzte. Aurten ez da bertan izango, madrilera mugitu baitzuten, eta hemen martxoaren 12tik maiatzaren 24a arte egon ziren. Bertan, 50 proiektu eraman zituzten, bakoitzak oso prespektiba ezberdina zuelarik.  Batzuk ikuspegi kritikoa zuten, besteak hiritarren jabekuntzan oinarritzen ziren…
Garrantzitsua da aipatzea Big Bang Dataren komisarioak Olga Subirós arkitekto eta komunikatzailea eta José Luis de Vicente kazetaria eta kultura digitalean ezpezialista dena, proiektu honen komusiarioak izan direla.

Bukatzeko, adibide bezala, “Hello World!” Christopher Baker en proposamenaz hitz egingo dizuet. Instalazio audiovisual bat erabili zuen eta bertan, bideoz grabatutako eta interneten zintzilikatutako milaka eguneroko agertzen ziren. Proiektuak gizakiak entzuna izateko irrikataz eta komunikabide parte hartzaileari buruz gogoeta egiten du. 5.000 bideo hauetako bakoitzak, bere inguru pribatuaz, publiko ezezagun bati hitz egiten dio.
Instalazio honek, beraz, bideotan hitz egiten dutenen errepresentazioak eta publikoak instalazioatik nola ibiltzen den aztertzen du.


“LA PROMESA DIGITAL BIDEOA”:

Bideo hau konpetentzia digitala lantzen jarraitzeko ikusi genuen eta haren mamia Espainiaren historia digitala izango litzateke.

Espainian, 90eko hamarkadan iraultza zibernetikoa hasi zen.  Hala ere, garai hartako egoerara jo behar dugu, izan ere, teknologia ez zituen oraingo aurrerapenik. Gaur egun informazioa bilatzeko internetaren bidez egiten dugu, baina, urte haietan liburuetan begiratzen genuen.

Lehen aipatu dudan bezala, iraultza zibernetikoa garai hartan hasi zen, eta horrek aldaketa ugari ekarri zituen. Ondorioz, internetaren agerpenarengatik gizartea asko aurreratuko zelaren ustean zeuden, hau da, libreagoa, demokratikoagoa eta garatuagoa, alegia.

Bideo honek azaltzen duena, beraz, iraultza zibernetikoaren aurretik espero zena eta ondoren lortu zena da. Pentsatzen zuten modura, gizartea asko haurreratu du teknologia mailan, erraztasun eta erosotasun gehiago ditugulako ( informazioa bilatu, gauzak konpartitu…). Baina, horrek ez du askatasun gehiago ekarri, kontrol handiagoa baitago guregain. Mugikorraren bitartez, kamera argazki, sare sozialak… momentuan egiten ari garenaren berri ematen dugu, beraz horrek askatasuna murrizten du.







ARGAZKI SEKUENTZIA:


Argazki batzuk hautatu behar genituen teknologia gabe gauden momentuetako bat adierazten duena. Honako hauek aukeratu ditugu:


IRRIBARRE EGIN:



Argazkian ikus daitekeen moduan, umeak agertzen dira bizikletan ibiltzen, jolasean, ondo pasatzen. Gaur egun, 2 urteko ume batek hainbat tresna teknologiko erabiltzen ditu eta zaharragoak direnak, geroz eta gehiago.

Egia da, gaur egungo gure gizarte honetan ez dakigula dibertitzen teknologia erabili gabe, askotan gainera teknologia erabiliz isolatuta amaitzen dugu. Irudi honetan ikus daiteke, tresna teknologikorik erabili gabe eta gainera, kirola eginez oso ondo pasa genezakeela eta nire ustez hori oso sanoa litzateke.

Amaitzeko, denok egin beharko genuke ahalegin txiki bat tresna hauek alde batera utzi eta beharrezkoak direnean bakarrik erabiltzera. Horrez gain, umeei irakatsi hainbat jolas egin daitezkeela makinatxoak erabili gabe eta komunikazioa berbala sustatu.

FAMILIA:



Argazki honetan familia bat ageri da. Ikusten den moduan mozorrotuak ageri dira, iñauteriak baitira. Irudi honek alaitasuna transmititzen dit, mozorro huts batzuk zoriontasuna eskeintzen baitziguten.

Bestalde, nabaria da momentu horretan teknologiak ez zuela inolako zentzu zein beharrik guretzat. Momentu hau eta beste ugariren xarma familia giroan gauzak elkarbanatzeari dagokio, hots, momentu bakoitza naturaltasun osoz bizitzeari. Horrelako momentuak eta argazkiak ikustean konturatzen naiz teknologiak une hauetako asko jaten dituela eta denbora asko kentzen digutela maite ditugun pertsonekin egoteko.


KIROLA




Denbora librea askok eta askok teknologia berriekin lotzen badute ere, denbora tarte hau kirolari eskaintzeko aukera ere badugu. Argazki honetan, aire librean egiten den kirol bat praktikatzen ari diren gazteena da.
Gure bizitzako ambitu ezberdinetan, eskolan ere bai, teknologia ezberdinak erabiltzen dira ekintza ugari egiteko, eta askotan aisialdirako ere hauetara jotzen dugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da bizitza “off-line” batean ere ondo pasatzen jakitea, eta gure aisialdia kirolean eta kanpo ekintzetan finkatzea oso egokia litzateke. Honekin ez dut esan nahi teknologia berriak alde batera utzi behar ditugunik, baina inola ere ez diogu garrantzia kendu behar lagunartean egon eta kirola eginaz ondo pasatzeari.


INGURATZEN GAITUENA BALORATZEA:




Argazki hau aukeratu dut, askotan ez garelako konturatzen zer inguratzen gaituen. Irudian haur batzuk ikusten ditugu botila batekin jolasten, askok pentsatuko dute: ume gaisuak ez dutelako baloi bat edo mugikorra. Baina ez dira pentsatzen jartzen ea ondo pasatzen ari diren edo pozik bizi diren dutenarekin.

Mugikorrak, mundu birtual batean isolatzen gaitu eta askatasunez bizitzen ez gaitu guztiz uzten, izan ere, beti gaude pentsatzen ea watsapa erantzun diguten edo facebokera ea zer argazki igo duten.

Ez gara kontziente gure inguruko gauza txikiez eta benetan balio dutenak; gure lagunak, familia, mendira joatea, kafe bat hartzea, paseatzea, hausnartzeko momentu bat izatea, eta buka ezina den zerrenda honen garrantziaz.

Denbora aurrera joan ahala, nire kasuan geroz eta gehiago eskertzen dut egunean niretzako momentu bat hartzea, bai deskantsatzeko, hausnartzeko, ezertan pentsatzeko.. baina hau guztia noski teknologiarik gabe. Nire ustez, denok hartu beharko genukeen ohitura bat da, teknologiaren gehiegikeri honek leku guztietara jarraitzen gaituelako eta denok behar dugulako guretzako momentu bat.


LIBURUAK:

Argazki hau ere oso interesgarria iruditu zait, batez ere, galtzen ari den elementu bat agertzen delako, liburua. Ez gara kontziente baina, geroz eta aurreratugoak gaude teknologietan eta honek dakar gure egunerokotasunean zeuden elementu batzuk galtzen joatea, eta denborarekin ahaztu egingo ditugu tamalez.

Liburuak galtzen joateaz gain, irakutzeko ohitura jada zerbait bitxia bezala hartzen ari da, eta teknologien erabilera, aldiz, nabarmentzen ari den fenomenoa da eta hau gabe ezin garela bizi ematen du, honen beharra dugulako.

Gainera, irakurtzea denontzako lagungarria den ariketa da eta oso entretenegarria, beraz, teknologiak alde batera utzi eta liburu bat hartu!


JOLASAK:
Argazki honetan ikus daitekeen bezala, haurrak jolasten ari direla ematen du. Pozgarria da ikustea ez daudela gailu teknologikoekin eta elkarrekin gozatzen ari direla.






KOMUNIKAZIOA:

Honakoan, familia bat mahai joku batean dabil, elkarrekin hitz egiten ari direla ematen du eta gaur egun horrelako gutxi ikus daitezkeela iruditzen zait, beti egoten baita mugikorren bate do veste mahai gainean eta norbait hari begira. Azken finean jarrera horiek ez dio familiaren komunikazioari onik egiten.




DENBORA PASA

Azken argazki honetan haur talde bat dantzatzen ari dela ematen du. Esango nuke jaietan daudela eta oso ondo pasatzen ari direla teknologiarekin inungo loturarik izan gabe. Hau oso pozgarria iruditzen zait.




OSPAKIZUNAK:

Argazki honetan, haur talde bat urtebetetze bat ospatzen agertzen da. Horrelako ospakizunetan, lagun mina, lengusu eta familiarekin elkartzen gara gehienetan.

Haurrek merienda goxo bat izan ondoren, parkean, kalean edota jolasten egoten dira, korrika eta saltoka, inolako kezkarik gabe. Umeak elkarren artean jolasten dutenean burua hortan jartzen dute, haien eginkizun bakarra izanda. Horregatik, haurrak parkean zein kalean jolasten egoteak onura asko ditu, erabat deskonektatzen dutelako. Modu honetan, teknologikoa den mundu honetaz ordu batzuez urruntzeko eta disfrutatzeko aukera paregabea da.





KONKLUSIOA:
Argazki hau konklusio bezala erabil daitekeela uste dugu, izan ere, familiakoekin eta gure inguruko beste pertsonekin gaudenean momentu on asko igaro daitezke eta sentimendu errealak transmititzen dira. Ondorioz, hobeto sentitzeko aukera bikaina da lagun artean jolastea, tresna teknologikorik erabili gabe.



Irailaren 23a.

IKT-ko saio honetan Amara Berriko, Amando Pavia, izan dugu gurekin. Amandok, bere eskolan erabiltzen duten sistema azaltzera etorri zaigu, ondoren labur nik azalduko dizuedana.

Honek, puntuka azaldu du eskolaren funtzionamendua eta hala azalduko dut nik ondoren.

  • Eskolako gelak txokoka bananduta daude. Modu honetan, gelako txoko batean abesti bat asmatzen ari diren bitartean, bestean, elkarrizketa bat prestatzen ari dira. Haur bakoitzak erabakitzen du momentuan egin nahi duena, hau da, momentu zehatz bakoitzean zer lantzeko gogoa duen.
  • Ez dituzte textu liburuak erabiltzen, izan ere, pasiloetan liburutegi antzeko bat dute prestatuta eta informazioa behar dutenean, bertatik eskuratzen dute. Adibidez, umeak txerri baten inguruan lan bat egin behar badute, gelatik atera eta liburutegi honetan informazioa aurki dezake.  Lana bukatu ondoren, klasekideen aurrean aurkezteko modu bat baino gehiago izango lituzke; grabatu eta web- era igo,  horrela, gurasoek ikusi ditzazkete, eskolako egunkarian jarri, irratian... 
  • Zikloka nahasten dira ikasgeletan.
Sistema honek, bi herlburu nagusi ditu. Alde batetik, egiten dituzten lanei zentzu eta irteera ematea eta bestetik, IKT-en mundua hobeto ezagutzea eta hartaz gehiago ikastea da.

Hedabideei erreparatuz, prentsa, irratia, txikiweba eta telebista egunero irekiak dituzte, eskola osorako eskuragai dagoelarik.
Hedabideetan eskola guztiak parte hartzen du eta binaka joaten dira, ziklo ezberdinetako bikoteak osatuz. Irratian 2. ziklokoak irratian eta 3. ziklokoak prentsa, telebista eta txikiweban egoten dira.
Aipatu beharra dago, kate moduko bat osatzen dutela, horrela, egun batean bikoteko batek ikasi egiten du bestearen laguntzaz eta hurrengo egunean, ikasitakoak beste bati erakutsi behar dio.

Arrazoi honengatik, klasean beti bi haur gutxiago egongo dira, hedabideetan egongo direlako.
Eskola honetan beraz, antolaketak berebiziko garrantzia du, azaldutako hau ongi irten dadin.

Haur bakoitzak 12 egun oso pasatzen ditu hedabideetan kurtso osoan, hau da, hilabete erdiro hedabideetara joateko aukera izaten du.

Hedabideen azalpena:

1. Irratia: Honako hau, 107.2 FM-n emititzen da eta auzoan entzun daiteke. Hala ere, web orrian eginiko saio ezberdinak entzun eta irakur daitezke. 2. zikokloko bi ikasle izaten dira.

2. TelebistaIkasgela guztitan bat dago, hala ere, web-ean ikusi daiteke ere emititzen dutena.
Ikasleak grabaketa lanak egiteaz gain, ondoren bideoak editatzeaz arduratzen dira. 3. zikloko 4 ikasle izaten dira.

Egunero albistegi bat eginten dute, eta bertan, eskolako haurren urtebetetzeak esan, eskolan galdutako objektuak aipatu eta beste gauza asko egiten dituzte. Aurkezten duten haurrak aldatzen joaten dira. Esan behar da, programa mota ezberdinak antolatzen dituztela, txiteak, antzerkiak, dantzak, esperimentuak...

3. Prentsa:Egunero publikatzen da. Egun horretan egindakoek kopia bat eramaten dute etxera( koloretan) eta gelakideek (txuri-beltzean). 3. zikloko 4 ikasle izaten dira.

Publikatzen dituzten aldizkarien egitura honako hau da:

- Azala (albisteak, aurkibidea eta egileak)
- Inkesta eta elkarrizketa
- Eguraldia
- Kontu kontari: 1. ziklokoen lanak
- Gu ere idazle: 2. ziklokoen lanak
- Lumaren klima: 3. ziklokoen lanak
- Saski naski: Lan ezberdinak aurrekoekin zer ikusirik ez dutenak
- Denborapasak: Jeroglifikoak, hizki zopak...

4. Txikiweb-a: Ikasleen web-a da. Webmasterrak 3. zikloko 2 ikasle izaten dira.
Normalean bi egun egoten dira lanean eta bertan, webmasterren aurkezpena agertzen da, eta zenbait atal desberdin:

  • Argazki bilduma
  • Artisten gela
  • ABT (Amara Berriko telebista)
  • ABI (Amara Berriko irratia)

Azaldutako guzti hau, Amara Berriko web ofizialean aurkitu daiteke, ikasleen txokoa deitzen dena.



Gehigarri bezala, matematika ematen den era bereziaz hitz egingo dizuet. Izan ere, haurrek beste eskolatan ez bezala, egunerokotasuneko esperientziekin ikasten dute. Askok egiten duten galdera, nola lortu hori? Gelan txoko ezberdinak ipiniz, bai denda, bankua, lantegia... eta horietan "lan" eginez, matematikaren arlo ezberdinak ikasten joaten dira.

Aipatu behar dut, hitzaldi honek asko harritu nauela eta era berean, asko gustatu zaidala. Alde batetik, enuen inoiz horrelako eskola baten berri izan, eta oso metodologia interesgarria eta baliagarria erabiltzen dutela iruditzen zait. Bestetik, haurrei ematen zaien askatasun maila horrek, umeei batzuetan falta zaion motibazio hori lortzeko oso era ona dela iruditu zait.
Gainera, haurrentzat ikasteko modu dibertigarri edo interesgarri bat bihurtzen den neurrian, gurasoek haien seme alaben "kontrola" eta disfrutatze hori lortzen dutela uste dut. Izan ere, eskolan nola ibiltzen den ikusi dezakete web -gunetik, eta baita nola ikasten duten ikusi eta entzun ere.




Irailaren 29a.

Gaurko saio honetan, Adunako eskolako IKT-ko arduradun eta ingeleseko irakaslea etorri zaigu hitzaldi bat ematera, Iñaki Pagola izenekoa. Eskolen sailkapenean, Aduna eskola, txikien barnean egongo litzateke.



  • Sarrera:

Aduna 400 binztaleko herri txikia da eta eskolan 68 ikasle daude momentu honetan. Arrazoi honengatik, klase berberan adin desberdineko haurrak aurki ditzazkegu.

Eskola honek ez ditu libururik erabiltzen, proiektuak baizik eta ondoren azalduko dizkizuet.

  • Eskolako ordenagailuak:
Eskolan erabiltzen dituzten ordenagailuak batak besteekin konektatuta daude. Hauek erabili ahal izateko kode bat ipini behar da. Gainera, sarean karpeta berezi batzuk daude (kable berde bat agertzen direnak) eta hauek zuzendaritza eta irakasleek soilik erabili ditzazkete eta edozein ordenagailuetatik sartzeko aukera dago.


  • Eskolaren maila aurreratua:
Eskola honen heldutasun maila aurreratua da eta honek, maila altuenean dagoela esan nahi du. Eskolak, ikasle bakoitzare korreo elektroniko bat ematen dio, eta horrekin aplikazio asko erabiltzen dituzte.


  • Erabiltzen dituzten aplikazioak: (Google apps)

1. Agenda digitala
: Irakasleak bertan egiten duten guztia edo egingo dutena apuntatzen dute. Horretaz gain, zenbat denbora pasatzen duten gauza bat egiten, zer konpetentzia lantzen diren, taldekatze era, arloa eta baliabideak, edukiak idazten dituzte.
Gainera, hilabetean behin egiten dituzten ebaluazioak (zer egin duten, nola...) apuntatzen dute. Horrela aurrak zer moduz doazen jakin dezakete irakasle orok.

2.Classroom: Honekin, etxekolanak bidali, entregatu, zuzenketak... egin daitezke. Hala ere, aipatu behar da, irakasleak ez dituela akatsak zuzentzen, baizik eta, non dagoen akatsa markatzen die. Hau egiteko drive bat irekitzen dute normalean, irakasleak idatzi ahal izateko bertan.

3.Duolingo: Aplikazio bat da, tablet, mobilera... deskargatu daitekeena. Honen bidez, ikasleak jolasten duten bitartean ikasten ari dira ere. Denbora pasatzen den heinean, irakasleak ikasle bakoitzak zenbat jolastu duen eta zer mailan dagoen ikusi dezake.

4. Drive: Irakasleak bilerak dituztenean, batek irekitzen du eta bertan hitz egiten guztia apuntatzen du. Horrela, bilera bakoitzean bakar batek idazten du eta denek dute informazioa gordea.

5.Bloga: Hemen, egiten dituzten ekintza berezien argazki, bideo edo artikuluak igotzen dituzte.

6.Web gunea: Hemen argazkiak dropbox-en bidez deskargatu daitezke, baina pribatasun handiagoa duela aitortu behar dut.  Gurasoek argazkiak eskuratzeko modu erraz bat da.

7.Symbaloo: Laster markak jartzeko aplikazioa da.
  • Beste eskolekin duten elkarrekintza: (Alkiza/Berrobi):
Eskola bat besteekin haien proiektuak, lanak... moodelen bitartez partekatzen dituzte, elkarrekintza bat sortuz. Hiru eskoletako irakasle guztiak kontaktuan egoteko tresna bat da.
  • Netiketak zer dira?
Irakasleek eta ikasleek kritika positiboen lanketak egiten dituzte.
  • Matematikak nola lantzen dira?
Matematika ez da liburu eta ariketa berdinak behin eta berriz eginez lantzen, baizik eta, proiektuen bitartez. Proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko, eragiketa bereziak egin behar dituzte. Adibidez, maketa bat egiteko, neurketak egiten dituzte ongi atera dadin.

  • Adin desberdineko haurrak nahastuta daudenez, proiektuak errepikatzen al dituzte?
Ez, izan ere, proiektuak 3 edo 4 urte pasatzen diren arte ez dira errepikatzen.


  • Arkatza noiz erabiltzen dute?
Arkatza gutxitan erabiltzen dutela aipatu du Iñakik. Gainera, emango dizkieten diru laguntzeekin Chromebook- ak erosiko dituzte eskolarentzat, eta horrela, gutxiago ere erabiliko dutela esan du.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina