2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

LA WEB 2.0 EN ESCENA

1. SARRERA:




  • Jakinekoa da www siglak oso famatuak izan direla, zibermundua klasikoki azaltzeko. Baina web 2.0k zibernautikoen elkarreragina ekarri du, eta honekin batera maila goren batera iristea. 

Web 2.0ren deskribapen bat egiterakoan, honako hau planteatu dute: partze hartze kolektibo bat online sustatzen duen gailu multzoa. Baina oraindik erantzunik ez duen galderak sortzen ditu eta honakoak dira: Zergaitik dira hain ezagunak? Zergaitik sortzen du dependentzia? Galdera hauen erantzunak erabiltzaileak berak ditu. 

Manchonen ustez (2003), erdi mailako erabiltzaile batek badaki informazioa jaso, aukeratu eta antolatzen bere gustuen arabera, bestalde, baliagarri diren edukiak sortzeko eta elkarbanatzeko gai ere bada. Dauzkagun aplikazioak erabilita, bideoak, argazkiak… bilatzeko gai izango da IKT ikasketa gutxi dituen pertsona bat ere. Guzti honen ondorioz, espazio birtualetan dagoen informazioa jasotzeko aukera izango du erabiltzaile orok, hori bai, honek berarekin dakartzan alde on eta txarrak kontuan izanda. 


2. WEB 2.0REN HISTORIA LABURRA

DiNucci (1999). Web orri hau ez da soilik testu edo irudiak azaltzen diren pantaila bat izango, informazioa eta jakinduria elkarbanatzeko sistema bat baizik. Era berean, esan genezake 2005ean hasi zela sistema honen arrakasta, O´Really eta MediaLive enpresak web 2.0. lehen konferentzia eman zutenean. Battelle eta O´Reallyk plataforma izena jarri zioten sistema honi, bertan, erabiltzaileek bideo, irudi, etab. partekatzean, hezkuntza praktikoa aldatzen zegoela adierazi zuten.



Gainera, bai Batelle eta O´Reallyk 1.0 eta 2.0 aplikazioen arteko ezberdintasun ugari aipatu zituzten egin ziren zenbait konferentzietan, hots, Netscape eta Google. Bertan aipatzen zena zera zen, Netscapek softwareari, bere aktualizazioei eta horien zabalkuntzari kasu egiten zieten bitartean, Google-k zerbitzu mota espezifiko bat eman zuen.


2.0ko lehen konferentzian negozio modeloen garrantzi eta aukeraz eztabaidatu zen. Bertan, besteak beste Netscape eta Google-en ezberditasunez hitz egin zen.


Netscape, lehen bilatzaileak garatu zituen enpresa, eta bere produktu bereizgarriena Netscape Navigator dena, idazmahaiko aplikazio bat zen. Enpresaren estrategia merkatu propio bat sortzea izan zen, eta bere sofwarea sortu, aktualizatu eta erabiltzaileen artean banatzeko lana hartu zuen. O´Reillyk (2005) konferentzian aipatu zuenez enpresak produktu bat ez sortzeko erabakia hartu zuen, baizik eta datuak bilatzeko sareko produktu bat.
 
Bestalde, Enciclopedia Britannica Online eta Wikipediaren arteko ezberdintasuna ere egin daiteke, web 1.0 eta 2.0ren artekoa hain zuzen ere. Britannica mundialki ezagutzen diren erakundeen artean egina dagoen neurrian, Wikipedia elkarlan anonimoz osatua dago, eta batzuetan bere informazioaren egiazkotasuna zalantzagarria izan daiteke. Baina zenbait ikerketen ostean, oso portzentaia txikia dela esan dezakegu, eta orokorrean Wikipediaren alderdi positiboak aipagarriagoak lirateke.


Laburbilduz, web 2.0ren historia laburra, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.

1.0 nabigatzailea, informazioa bilatzeko gunea den bitartean, Web 2.0 parte hartzailea da, eredu berriak sortzen ditu.
Web 1.0an editatzaile bat dago, aldiz, 2.0n norbera izan daiteke. 
Web 2.0 dinamikoa izan behar da, hots, jarraia. Gainera, 3 modu ezberdinetara elkarbanatu daiteke. Norbaiti laguntzeko balio dezake, zeharka erabiltzeko (sare sozialak adibidez) edota elkarbanatzeko.


3.WEB-AREN EZAUGARRIAK:

Web 1.0 eta web 2.0ren ezberdintasunak ikusteko: 


- Bisualizazioa: web 1.0n nabigatzaileta da garrantzitsuena, web 2.0an berriz RSS irakurgailua. Honen bitartez, informazioa bilatu eta hautatzeko aukera ematen digu, nabigatzailean berriz, erabiltzaileak bilatu, aukeratu eta norberak jo behar du iturri ezberdinetara.

- Editatzaileak: erabiltzaileak blogetan idatzi, argazkiak atera, bideoak grabatu eta horiek elkarbanatu, filtratu eta iruzkindu ditzake. Web 1.0n berriz, editatzaileak “webmasterrak” dira, web 2.0n norbera izan daitekeen bitartean.

- Arkitektura: erabiltzaile batek beste erabiltzaile bati eskaerak egiten dizkio, non eskaera horiek erantzuna duten. 

- Protagonistak: Web 2.0an protagonistak erabiltzaile guztiak diren bitartean, web 1.0n informatika eta sareen ezagutza maila altua dutenak izango dira soilik erabiltzeko ahalmena izango dutenak. 

- Egoera: web 1.0 estatikoa den bitartean, web 2.0 dinamikoa da.

- Edukiaren unitate minimoa: Web 1.0n gutxieneko unitatea web gunea zen eta administratzaile edo webmasterrak bakarrik zuen bertako egoera aldarazteko aukera. Aldiz, web 2.0n edukiaren unitate minimoa artikulua, post edota mezua da.

- Modua: edukia editatu eta argitaratzeko orduari dagokio modua. Web 2.0an idazteko modua idatzitakoa elkarbanatzea da, web 1.0an berriz idazkera arrunta. Elkarbanatuan edozeinek editutat, hobekuntzak egin zein zuzendu 
dezake. Horren adibide argia Wikipedia Entziklopedia Askea dugu.


4. WEB 2.0-REN FUNTZIONAMENDU TEKNIKOA:


“Informazio des-estrukturatua”-ren kontzeptuak garrantzia du, non “nahastu” egiten den edukien aberastasunean lan egiten duten kodigo ezberdinekin. Hiru elementu tekniko biltzen ditu: software-areen zerbitzu-bezero harremana, edukien sindikazioa eta sareko protokoloak. Gainera, erabiltzen diren nabigatzaileak “plug-ins” egokiak izan beharko dituzte formato eta ezaugarri ezberdinetako formatuak jasan ahal izateko. 

Gainera, web 2.0 erabiliz gauza ezberdinak sor daitezke, biltegiratze sistemak eta hauek berak zabaltzea, adibidez.


5. WEB 3.0-AREN BILA?

2010-2020 urteen bitartean sortuko dela uste dute jakitun askok, eta web orri “pertsonalizatu eta semantiko” bezala definintzen dute askok. Web 3.0k ondorengo ezaugarri hauek edukiko lituzke:


  • Inteligentzia: internet orriak sailkatzeko, informazioa hobeto ulertzeko etiketak… edukiko lituzke.
  • Soziabilitatea: komunitate sozialak konplexu eta esklusiboagoak egiten dira.
  • Azkartasuna: internet sareko konexioa azkarragoa izango da, esaterako bideo ezberdinak ikusterako orduan.
  • Irekia: Softwarea librea izango da.
  • Nonahikotasuna: beste hainbat aparatu teknologikorekin konektatzeko aukera izango luke.
(...)


6. ONDORIOAK

“Kritikoak” direnak pentsatzen dute, web 2.0-ak ez duela Internet-en bertsio berririk eskeintzen. Honek egin duena, beraien aburuz, web 1.0-a hobetzea izan da. (Carr, 2005 ). 

Beste batzuen aburuz, ez dago web 2.0-ren definizio zehatza dakien inor. Ez da erraza definitzea ea blogak diren edota wikiak, edota pertsonen arteko komunikazioa bakarrik den. (Berners-Lee, 2006). 

Keen (2006) kritikoak dioenez, berriz, web 2.0-ak narzisismo digitala eta amateurismoa sortu zuela esan zuen non edozeinek eta edozein lekutan iritzi ezberdinak konpartitu eta sor ditzakeen.

Ane, Shua eta Andrea.

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

GEOLOKALIZAZIOKO ETA / EDO GEOERREFERENTZIAZIOKO PROGRAMA EDO WEB-ZERBITZUA

Gaurkoan geolokalizazio gaia hartuaz, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Ondorengo sarrera honetan, gehienok ezaguna dugun Google Maps-i buruz hitz egingo dizuet.


Lan hau taldean egin behar genuenez, nire blogean nik eginiko zatia izango duzue eskuragai, hau da, gure aukeraketari (Google Maps) dagokiona, baina aurrerago nire taldekideek eginikoa ikusteko link-ak ere jarriko ditut.

Zuen gustukoa izango dela espero dut!


ZER AUKERATU DUGU? ZERGATIK?

Aztertu ditugun aplikazio ezberdinen artean Google maps izan da erabilgarriena. Funtzio asko betetzeko ahalmena dauka, eta grafiko aldetik osoena eta garatuena iruditu zaigu. Gainera, Google App-ak direnez, geure kontu pertsonalarekin konektatu eta pertsonalizatu dezakegu. Ez hori bakarrik, internet konexioa duen beste edozein aparaturekin (mugikorrak, tablet-ak…) ere konektatu daiteke. 



Erabilpenari dagokionez, errazena eta sinpleena iruditu zaigu eta eskola ezberdinetan jolasteko baliabide egokia dela deritzogu.







1.- Geziak: ikuspegia iparraldera, hegoaldera, ekialdera edo mendebaldera mugitzeko. Eta eskua azken emaitzara itzultzeko


2.- Street View: kaleko irudiak ikusteko

3.- Zooma: maparen erdialdeko irudia gerturatzeko edo urruntzeko

4.- Hurbiltzeko irristailua: irudia progresiboki hurbiltzeko edo urruntzeko



  • Leku zehatzaren kokapena bilatzeko honako bilaketa formatua jarraitzen ahalegindu behar da: “Helbidea, hiria, estatua/probintzia” edo “Helbidea, hiria, posta-kodea”
  • Testu-koadroan klikatu, bilatu nahi den lekua idatzi eta “Bilatu mapak” botoia sakatu.
  • A” testu-koadroan jatorrizko lekua idatzi, helmuga “B” testu-koadroan eta “Nola iritsi” botoia sakatu
  • Agian Google Maps-ek eskatutakoarekiko kokapen ezberdinak edo zehatzagoak aurkituko ditu, kasua hori bada, sakatu helbide zehatza
  • Gainera, ibilbidea “Autoz” edo “Oinez” eska daiteke, nahiz eta bigarren hori oraindik probako bertsioa izan
  • Kokapenaren arabera, Google Maps-en ikuspegi desberdinetara sar daiteke. Hauek dira erabilienak:
  • Mapa: errepide, parke, muga eta abar agertzen dituen ohiko mapa azaltzen da. Sartzean lehenetsita aurkituko duzun ikuspegia da.


2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

JORDI ADELL (Konpetentzia digitala)


Konpetentzia informazionala, ez datza soilik informazioa bilatzean, baizik eta, informazio hori sailkatu, enuntziatu, kritikatzean... Esan  behar da, ordenagailuaz gain, mugikorrak, kamarak eta beste hainbat aparagailu barne sartzen direla.

Baina, kritikoak al gara informazioa aukeratzerako orduan? Askotan, badago interneten irakurtzen duen  guztia sinesten duen jendea, eta nire ustetan, kriteriorik ez duena.

Badaude hiritar digitalak, mundu honetan bizi ez direnak eta bizitza errealarekin nahasten dutenak. Honelako jendea, gehienetan, gaztea izaten da eta uneoro sare sozialetan egiten hari direnaren argazki edo komentario bat igotzen dute. Baina, errealitatean, haien bizitza ez da erakusten duten bezalakoa. Horregatik, bakoitzak bere mugak ipini behar ditu. 



Gazteak, askotan, ez dira ohartzen etorkizunean zenbait argazki igotzeak ekar ditzazkeen ondorioetaz, honengatik, eskolak haurrei eta gazteei hiritar digital on bat izaten informatu eta erakutsi behar diete.
Hala ere, eskolaz gain, familiak funtzio garrantzitsu bat betetzen du teknologien ikaskuntzan, etxean teknologiekin denbora asko ematen dutelako gazteek.


2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Zer da konpetente izatea? Zertan gara konpenteteak?

Zerbaitetan konpetentea izatea ona baino gehiago izatea da, ez da nahikoa gaitasuna edukitzea. Beste era batera esanda, zerbaitetan trebetasun handia izatea da. Trebea garen hortan besteei erakusten jakin behar dugu, eta hori ez da egunetik egunera lortzen. Izan ere, horrek esperientziak eta denborak ematen digun zerbait da.


                                


Beraz, konpetente digitala izatea informazioa bilatu, informazio hori analizatu, tratatu eta benetan kritikoak izatean datza. Hau da, teknologiak eta sare sozialak nola erabili nahi ditugun jakitea garrantzitsua da.


Nola erakutsi konpetenteak izaten? 
Ikastoletan haurrak teknologiekin konpetenteak izatea oso garrantzitsua da, geroz eta gehiago. Izan ere, egunerokoan ikusten dugun bezala, teknologia oso azkar aurrera egiten du. Beraz, oso baliotsua egingo zaie haurrei teknologiak ongi dominatzea. Honako zerrenda honetan, konpetente izateko ariketa interesgarriak daude,

-Adibidez,  hiztegi bat sortu hitzekin word eta wikipedia erabiliz.
-Blog bat sortu, proyektuak, berriak, linkak.. ipiniz.
-Beste ikasleekin foroak sortu, haien artean harremanetan ipintzeko.
-Bideoak egin, editatu eta konpartitzen ikasi.
-Informazioa bilatzen ikasi eta bilaketa horren sailkapena egin, informazio baliotsua zein den erakutsiz.
-Eskolen arteko harremanak sortu.
-Bideokonferentziak egin.
-Tutoritzak interneten bidez egin.
-WebQuest (proiektuak).
-Klase birtualak egin.
-Arbela dijitala.

Hala ere, ariekta guzti hauek egin eta gero, edota makina hutsa erabiltzeak ez du esan nahi konpetentea izango denik ondoren. Lehen aipatu dudan bezala, esperientzia eta denbora behar da, eta klasean noizbehinka horrelako ariketak egiteak konpetentea izaterako bidean ipintzen gaitu. Baino bide hori, oso luzea da.

BIDEOEN GOGOETA

SARE SOZIALEN ERABILPENA

Sare sozialen zenbait bideo ikusi ondoren, gogoeta egiteko unea iritsi dela iruditzen zait.
Izan ere, egunerokoan abantailak besterik eskeintzen dituztela pentsatzen dugu. Hau da, lagunek segundutan ikusi dezakete non zauden, zeinekin, zer ari zaren egiten... Baina, nahiz eta argazki bat igotzerakoan gure ezagunengan pentsatu, nire kasuan gertatzen zaidan bezala, errealitatean argazki horrek edozeinek ikusi dezake.

Pertsona askori horrek ez dio inolako kezkarik sorrarazten haien barnean, baina, agian, egoera honetaz ohartu ez direlako pentsatzen dute hori.

Une luze batez, gure bizitza edozeñek ikusi dezakeela pentsatuz, beldurra sartzen ez al zaizue gorputz barrenetik? Niri egia esan bai. Gaztetan, orain, alegia, sare sozialetan dena publikatzearen ondorioak ez gaituzte kezkatzen, baina, etorkizunean arazo bat sortu daiteke nire ustez. Gure kasuan, etorkizunean irakasleak izango garenak, eskola batean kontratatuak izateko gure erreferentzi moduan hartu dezakete gaztetan igotako argazki horiek, haurrek oso erraz eskuragai izango dituzte gure argazkiak eta honek etorkizunean arazoak sorraraziko dituen da nire galdera.

Gaiarekin jarraituz, baina, baita asko kezkatzen nauen atala, sare sozialetan haien identitatea aldatu edo sortzen duen jendea da. Beste era batean esanda, badaude dena sare sozialetara publikatzen duen jendea. Baino, hori ez da arazo nagusia, baizik eta, publikatzen duten hori gezurra denean sortzen da. Horrelako jendeak, bere bizitza asmatzen igarotzen du eguna, bai haiek atera ez dituzten argazkiak igoz edota momentuan egiten ari direna aldatuz.
Benetan, tristeak edo kezkagarriak iruditzen zaizkit horrelako egoerak, izan ere, haien autoestima igotzeko edo ondo sentitzeko erreala ez den egoera bat sortzen aritu behar dira uneoro. Baina, errealitatean nolako bizitza daramate sare sozialetan gezurrak ipintzen dituzten gendeak? Zoriontsuak al dira? Eta nire buruari galdetzen diodana askotan, haien gezurrak sinistera iristen al dira?

Pertsonalki ez dut uste, horrelako, haur, gazte edo heldu batek bizitza zoriontsu bat izango duenik, berea ez den bizitza bat asmatzen egon behar baldin badu uneoro.

Beraz, non dago sare sozialen muga? Nola erabaki zer igo dezakegun eta zer ez? Zeñek ipintzen ditu muga horiek? Mugak, nire ustez, norberak ipintzen ditu edo ipini beharko lituzke. Bakoitzak egiten duenaz konszientea da, eta bere mugak ipini behar dituela iruditzen zait. Hala ere,sare sozialen indarra hainbestekoa da, askotan, jendea galdu egiten dela eta ez diztutela sare sozialak kontrolatzen, baizik eta sare sozialak pertsonak kontrolatzera ailegatzen dira, tristea iruditu ere.



                                   .


TEKNOLOGIAK GENEROA AL DU?

Galdera horren erantzuna, nire esperientzian oinarrituz baietz da. Niri irudi bat burura etortzen zait, olentzero eta erregeetako aldizkari famatua. Hiru ataletan bereizten ziren, oso txikientzat dauden jostailuak, neskentzat zirenak eta mutilentzat. Aipatu behar da, aldizkarian ez zuela inonen neska edo mutilen atala zenik baina koloreak horren berri ematen zigun azkar. Nesken atala, arroxez, eta mutilena berriz, urdinez.

Nesken atalean panpina mota ugari agertzen ziren, hau da, amaren papera eta horrek inplikatzen duena modu batean inposatuz. Honetaz gain, erosketak egiteko makinak, sukaldatzeko sukaldeak, plantxak, labadorak, josteko joku asko, txutxeak egiteko beste asko etb. Errealitatearen ispilua da gabonetako aldizkari sinple bat, baino, bai hala da. Txikitatik emakumeari, nahiz eta jolas bat izan eta pertsonalki asko disfrutatu izana aipatutako jostailu askorekin, txikitatik gizarteak inposatzen zaituen zerbait da.

Mutilen atalean berriz, txirrindak, barkoak, kotxe teledirijituak, helikopteroak, kontsola mota guztitakoak, bizikletak, borroka egiten duten panpinak... Argi ikusten da, nesken eta mutilen arteko aldea. Mutilek jokuak aisian oinarritzen dira oro har, neskenak etxeko egin beharrekin identifikatzen den bitartean.

Zergaitik ezin dute mutilak nesken jostailuekin jolastu eta alderantziz? Zergatik banandu kolore ezberdinetan jostailuak? Inork ez al du ikusten txikitatik inposatu nahi diguten zerbait dela?









Nire esperentziarekin jarraituz, eta teknologiekin gehiago hurbilduz, kontsolak generoa dutela ikusi dut txikitatik. Anaiak betidanik izan ditu, "Gameboy" etik hasiz, izenak dioen bezala mutilentzat sortua dagoena, "Play Stationera" iritsiz. Play Stationek 100 joku kaleratzen ditueneko 80, kotxe, futbol, borroka, motoak, kirolak... izaten dira eta beste 20 horiek sukaldatzeko, animaliak zaitzeko edo abesteko izango dira. Lehengoak mutilentzat zuzenduak daude denak, izan ere, futboleko "Fifa" aurten arte soilik gizonezko jokalariak agertzen ziren, borroka egiten beti mutilak agertzen dira, kirolak gizonezkoak agertzen dira gehienetan eta horrela, gehiengo jokuak.

Haur eta gazte jokuetan bezala beste teknologiekin antzeko gertatzen dela argi dago, eta honek, gizarteari gogoeta sakon bat egitera bultzatzera eraman beharko lukeela ere. Gainera, esperientziak ikustarazi nauena, gazte asko (gehienetan mutilak izaten direnak) adikzio batean erortzen direla da.
Ondorioz, gurasoek txikitatik teknologien erabilera egokia ematen erakutsi behar die haurrei.

Esan bezala, argi eta garbi ikusten da generoa badutela, eta horrekin hautsi behar dela iruditzen zait.








2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

TEKNOGRAFIA

Hasteko, IKT, informazio eta komunikaziorako teknologiak deritzona, zer den definituko dut. Esan dezakegu  komunikatzeko, gordetzeko, tratatzeko, lortzeko, erregistratzeko, informazioa aurkezteko teknologien multzoa dela. Hau metodo ezberdinen bitartez egin daiteke, ahots, argazki, optiko...

Lehenik eta behin, teknologiekin izan dudan esperientzia eta ibilbide pertsonalari buruz hitz egingo dut. Ni, 1996an jaio nintzen, Donosti inguruko herri batean, Lezon hain zuzen ere.
Lehenengo urte haietaz ez dut oroitzapenik, baina, gurasoek kontatu didatenagatik txikitatik teknologiekin harreman estu bat izan dudala esan dezaket.

Hala ere, gaur egun 3 urteko haur batek eta ni garain hartan erabiltzen nituen teknologien artean alde handia dagoela ikusten da.







Izan ere, nire lehenengo jostailua panpina bat izan zen, eta urteak pasa ahala jostailu horiek teknologikoagoak bihurtzen hasi zirela esan dezaket. Lehenengotarikoa nire anaiaren Game Boy-a eta tetrisean ibiltzeko makina izan zen, ondoren tamagotxia, lagun guztiek genuena. Mobila eduki haurretik disman, agenda elektronikoa eta nintendo DSa izan nuen. 

Nire ibilbidean esan dezaket  aldaketa handienetarikoa telefono mugikorra izan nuenean nabaritu nuela 11 urte nituela eta geroztik mila aparatu berri agertu ziren. Wii, Play-a (1,2,3,4..), nintendo ds ordenagailu portatila, mp3,mp4, smart tv-a, e-book...

Gaur egun, teknologiak gauza askotarako erabiltzen ditut. Alde batetik, komunikatzeko tresna paregabea da, bai mugikorra watsaap-aren bitartez, bai ordenagailua e-mail-a erabiliz. Bestetik, ikasteko izugarrizko abantailak eskeintzen dizkigu. Bai, informazioa bilatzeko, talde lanak egiteko, ondoren aurkezteko, bideo, audio, irudi...moduan.

Horretaz gain,  entretenitzeko tresna nagusitarikoa bihurtu da.

Beraz, gaur egun teknologia berriekin arazorik gabe ibiltzen garela esan dezaket. Baino, azken urte hauetan teknologiak aurrera nola egiten duen ikusita, etorkizunean asko ikasteko dudala uste dut. Hala ere, hori ez dut arazo bat bezala ikusten, erronka bat baizik. Beraz, gure generazioak ez dut uste inolako arazorik edukiko duenik datozten teknologiak aurreraaurre egiteko.

Hona hemen nire gogoeta IKT- ren inguruan.

 


2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

AURKEZPENA

Kaixo!

Ongi etorri irakaskuntzara zuzenduriko blog berri honetara. Lehen hezkuntzako ikaslea naiz eta ikasketei buruzko bitxikeriak aurkituko dituzue bertan, espero dut gustokoa izatea.