2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

E- portfolioa: IKT ikasgaian kurtsoan zehar egindakoren laburpen motza

Azkeneko sarrer honetan, kurtsoan zehar ikusi dugunaren laburpen bat egingo dut. Hau da, irakasgaiaren nondik norakoa zein izan den azalduko dut eta ikasi dudana edo pentsarazi didana esango dut.

Hasiera batean, blogg bat sortzea izan zen gure lana. Nola sortu blogga? Nola aldatu formatoa? Nola jarri etiketak? Hori guztia, lehenengo asteetan burutu genuen.
Hasiera batean, gaiarekin kontaktuan jartzeko, gure bolara blogga kuxkuxeatzen utzi zigun, gure erara ipini arte.

Esan behar dut, nik enuela inoiz bloggarik erabili ez irakurri, eta agian, besteak baino gehiago kostatu zitzaidala ongi erabiltzen jakitea. Hala ere, ondo ulertu eta gero, erabiltzeko programa erraza dela uste dut.

Aste hortan, sarrera bat egin genuen, blogg-a zeri buruz hitz egingo zuen aipatuz. Ondoren, astero edo ia astero bideo, testu, argazkiak... lantzen hasi ginen eta ondoren gure kabuz (taldeka) bloggera igotzen joan gara.

Lehenengoa, teknografia izan zen, honi esker, historian zehar teknologiaren eboluzioa zein izan den ohartzeko erabilgarria egin zitzaidan. Eta, horretarako bideo bat egin behar izan genun, gure esperientzian oinarrituta, zer nolako tresnak genituen txikitan eta gaur egun, eta konparazio txiki bat egin.
Izugarrizko aldaketak eman dira aparatuak aztertuta, baita, gizarteak integratu dituen moduan ere. Nik txikitan panpinekin jolasten nuen bitartean, gaur egun, tabletak, kontsolak eta mobilekin jolasten dute. 

Gero, bideo bat ikusi genituen, bat sare sozialen erabilpenarekin erlazioa zuena eta bestea, ea teknologiak generoa zuen planteatzen zuena.

Aipatu dudan lehenengoari erreferentzia eginez, abantaila asko dituela argi ikusten da, hala ere, gizarteak eta gure kasuan ikasleak ez dakite zein arrisku izan ditzake sare sozialen erabilera ez arduratsu bat. Horregatik, irakasle bezala, haien erabilpen egokia eta izan ditzaken harriskuaz informatu behar zaie.

Bigarrenari burutz hitz egiten badut, teknologiek generoa badutela aztertu nuen. Alde batetik, gabonetako aldizkariak erabili nituen, kasu honen adibide argi bezala. Izan ere, nesken jokuak eta mutilenak zeintzuk diren inposatu nahi dizkugute, aldizkariaren koloreagatik.

Kontsolak adibidez, genero maskulinoa dutela ikusi nuen. Joku gehienetan, mutilak agertzen dira, eta hori oso adierazgarria dela iruditzen zait. Beraz, ez zait egokia, ez justua iruditzen gizarteak inposatu nahi dizkigun rolak, eta horri aurre egin behar diogula iruditzen zait.

Ondoren, konpetentzia digitala zer den eta konpetentea izateko bideo bat ikusi genuen, "Jordi Adell"-ena. 

Konpoetentea izatea, zerbaitetan trebea izatea da, horrek esan nahi du, besteei erakusteko erraztasuna adierazi behar dugula. Konpete digitala izatea, zehazki, informazioa bilatu, analizatu, tratatu eta harekin kritikoak izatean datza.

Hala ere, eskoletan teknologiak erabiltzeak, ez du bermatzen gehiago ikasiko dutenik. Baizik eta, laguntza bat izan daiteke, baino, gehiago ikasteko garrantzitsua dena erabiltzen den metodologia da. Eta eskolak, nire ustetan, teknologiaren gaiari dagokionez, beti haren atzetik doala iruditzen zait. Hau, izugarrizko atzerapena dela ikusten dut.

Gero, praktika onen inguruan artikulu eta pdf- ak irakurri genituen.Artikulu hauen ostean ideia argi bat izan nuen gaiaren inguruan. Igual du, zenbateko teknologia izatea, lehen aipatu dudan bezala, oinarriak ez badira onak, ez dutela askotarako balioko.
Arazoak kurrikulumean aurkitzen dira, eta argi eta zehaztuak izan behar dira teknologiaren bitartez lortu nahi diren helburuak, bestela, ez dira oso baliotsuak, nire ustetan.

Web 1.0 eta 2.0- ren inguruko artikuluak irakurri genituen baita ere. Bien arteko aldea zein izan zen ikusi genuen eta, espero nuena baino handiagoa dela esan beharra dut. 
Desberdintasun nagusia, 1.0 informatzeko gunea dela, estatikoa eta informatikan ezagutza maila handia dutenak manejatzen dutela da. Eta web 2.0 berriz, parte hartzailea, eredu berriak sortzen ditu, dinamikoa da eta edonork erabili dezake.

Praktika onen inguruan hitz egiten jarraituz, ondoren, praktika baten diseinuan zentratu ginen. Gure taldeak, google maps programa aukeratu genuen. Gelan praktikara eraman genuena.
Dituen erabilpenetatik, distantziak neurtzen, portu eta aireportuak bilatzen ikasi eta orokorrean manejatzen ikastea izan zen gure helburua.

Horretarako, ea zeinek aurkitzen zuen barku eta abioi handiena proposatu genien. Bat aukitzen zutenean, neurtu, pantailan kaptura bat egin eta word-ean kopiatzen zuten. Azkenik, irabazleek korreotik bidaltzen ziguten, egia den baieztatzeko.

Honetaz gain, klase teorikoak izan ditugu, eskola eredu ezberdinez hitz egin zigutena. Aldunako eskola txikia, amara berri eskola, big bang data proiektua, la promesa digital bideoa, argazkien deskribapena...

Azken honi buruz hitz eginez, horrelako hitzaldiak oso garrantzitsuak eta baliotsuak iruditzen zaizkit. Ez baita berdina irakasle batek, eskola eredu batez hitz egitea, edo bertan lan egiten duen pertsona batek azaltzea. 

Gehien gustatu zitzaidan hitzaldia, Aldunako eskola txikiaren metodologia izan zen. Oso ondo antolatuta daudela iruditzen zait, nahiz eta oso eredu berritzailea izan.

Bukatzeko eta gogoeta labur bat eginez, irakasgai honetan, informatikaren beste atal bat ezagutu dudala aipatu behar dut. Izan ere, eskolan ordenagailua erabiltzen erabiltzen erakusten digute, programak kontrolatzen... baina ez gaituzte sare sozialek ekar ditzaketen arazoaz hitz egiten, sortzen duen dependentziaz hitz egiten... Hau ikasi eta gero, irakaslea izaterakoan, kontuan izango dudan alderdia izago da.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina